EHZ Zuzenean festibalerako, sarrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Arrosatik Irisarrira, Euskal Herria Zuzenean festibalak (EHZ) 25 urteko ibilaldi aberatsa ospatuko du aurten, Irisarrin, uztailaren 2tik 4ra bitartean. Sarrerak salgai daude www.ehz.eus webgunean, 35 euroan. Gainera, Kronikak sarrera bat zozketatuko du bazkideen eta kronikalarien artean. Horretarako, interesa dutenek izena eman beharko dute: kronika@kronika.eus emailera idatzita, 943 33 08 99/ 688 660 714 telefono zenbakietara deituta, edota WhatsAppera idatzita. Izena emateko epea etzi astelehenean amaituko da, hilaren 14an; eta zozketa ekainaren 15ean egingo da, asteartean. Egunean bertan jakinaraziko dugu saridunaren izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!