LoQueNoExiste editorialak Supercuidadores liburua argitaratuko du. Horretarako, mendekotasuna duten pertsonen zaintzan aritzen diren profesionalen eta senideen lekukotzak bildu nahi ditu. Liburua ekimen solidarioa da; eta, beraz, partehartzea doakoa da. Horrekin batera, testigantzak bidaltzeko azkeneko eguna ekainaren 15a da, datorren asteartea.
Parte hartzeko interesa dutenek, https://cuidadores.unir.net/libro-supercuidadores estekan txertatu ditzakete bizitako esperientziak. Testuak ordenagailuz idatzita egon behar dute, eta Word formatuan atxikitu behar dira; gainera, gehienez ere, 700 hitzekoak izan beharko dute.
Bestalde, aipatutako webgunean dinamikari buruzko bestelako informazioa ere eskuratu daiteke.