Enekoitz Azparren 9garren, Euskadikoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Onenak gertu izan zituen astigartarrak, Ataunen. 21garren sailkatu zen Ander Amonarriz hernaniarra. 

Oso betea zeukaten asteburua, bailarako txirrindulariek, makina bat probarekin. Eta horietan garrantzitsuenean, afizio­natuen Euskadiko Txapel­ketan, maila onean aritu ziren: be­dera­tzi­garren sailkatu zen Ene­koitz Azparren astigartarra, 21ga­­rren Ander Amonarriz hernaniarra, eta 26garren Telmo Semperena astigartarra, igandean Ataunen. Onenak gertu izan zituen Azparrenek, eta 43 segundura iritsi zen, 23 urtez azpikoetan seigarren izateko. Amonarriz, elite mailakoetan izan zen seigarren.


Jubenilek, berriz, San Juan Saria zeukaten jokoan Seguran. Tarte haundiak izan ziren sailkapenean, eta 25garren helmugaratu zen Xabat Alonso hernaniarra, 4:21era. Mikel Goikoetxea herrikidea 45garren iritsi zen, minutu erdi beranduago.


Eta kadete mailakoek, azkenik, zita bikoitza izan dute asteburuan. Larunbatean, hasteko, Zumaiako Saria jokatu zuten, eta bertan izan zen Tasio Semperena astigartarra; baita ondo aritu ere: 8garren sailkatu zen. Bi txirrindularik hartu zioten aurrea 55 laguneko tropelari, eta hirugarren posturako esprintean, onenen artean helmugaratu zen Semperena. 


Igandean, berriz, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa izan zuten Bergaran, banaka. Eta bailarako bi ordezkari izan ziren bertan. Nesketan, zortzigarren sailkatu zen Intza Navarro hernaniarra, 7,2 kilometroko ibilbidea 13:54 denboran osatuta. Eta mutile­tan, 33garren izan zen Ta­sio Sem­pe­rena, 11:53 denborarekin.


Datorren asteburuan, jubenilak izango dira protagonista. Larunbatean, Idiazabal Saria jokatuko dute, bi zatitan: 48,5 kilometroko etapa aurrena, eta 4 kilometroko erlojupekoa ondo­ren. Eta igandean, Uzarraga Igo­era jokatuko dute Antzuolan.
Afizionatu mailakoek, Gipuz­koako Erlojupeko Txapelketa jokatuko dute gaur zortzi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!