Saskibaloian bost partidu jokatu dituzte Hernani eta Mundarroko taldeek asteburuan eta partidu bakarra irabazi da. Hernanik seniorretan denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen eta Mundarrok, aldiz, garaipenik lortu gabe jarraitzen du. Astigarragako nesken taldeak ordea bai, lortu zuen irabaztea Askatuaken aurka eta jubeniletan bi taldeek porrot gogorrak jasan zituzten.
Hernanik kiroldegian Zaintzen Askatuaken kontra lehenengo mailako seniorrek 66-54 irabazi zuten. Donostiarrek ez dute denboraldian partidurik irabazi eta hernaniarrek bere nagusitasuna erakutsi zuten kantxan.
Mundarrok ezin izan zuen Zarautzen kontra lehenengo garaipena lortu. Gertu izan zuten, baina azkenean 60-64, lau puntugatik galdu zuten. Neskek 33-44 irabazi zuten Donostian, Askatuaken aurka.
Juniorretan Hernanik 30-70 galdu zuen Zast 2002 ZKE-ren kontra eta Mundarro, Donostian, 73-39 erori ziren Atléticoren aurka.