Finalera sailkatu dira Zabaleta eta Eskudero, eta aurrera egin du Astigarragak Herriartekoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00
Ikusmina sortu zuten Aranon, igandean, Umore Ona Txapelketako partiduek.

Semifinalean 22-12 nagusitu ziren Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskudero goizuetarrak, eta hilaren 26an jokatuko dute finala. Astigarragak Azpeitia izango du aurrean finalerdietan; Hernani kanporatu duen taldea, hain justu.

Haundia egin dute Ainhoa Za­ba­­leta eta Maria Eskudero goi­zu­­e­tarrek, Nafarroako Foru Ko­­mu­nitateko Txapelketan. Se­mi­­­fi­­na­la irabazi zuten igande goizean Beran, Ana Couto eta Cristina Saenz errioxarren kontra (22-12); eta finalerako txartela lortu du­te. Ekainaren 26an jokatuko du­te hori, eta aurrean izango dituz­te Ania Oronoz eta Marie Goyenetche. Iparraldeko bikote­ak 22-9 menderatu zituen Idoia Oregi eta Amaia Zarrabeitia.


Ligaxkako bi partiduak nagusitasunez irabazi zituzten Zabaletak eta Eskuderok (18-1 eta 18-8), eta oso sendo aritu dira semifinalean ere. Baina beste horrenbeste egin dute Oronozek eta Goyenetchek ere, txapelketan zehar (18-6 eta 18-1 irabazi zituzten ligaxkakoak); eta partidu gogorra izango da finalekoa.


Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ere, izango da Urumea bailarako ordezkaririk, semifinaletan: aurrera egin du Astigarragak, bueltakoan ere hiru partiduak irabazita Tolosari. Kadeteetan 22-4 nagusitu ziren Aimara Zabala eta Xuban Goñi, jubeniletan 22-20 Eñaut Lizeaga eta Aimar Mujika, eta nagusietan 22-19 Oier Gurutzealde eta Jokin Santxez. Horrela, Azpeitia izango du kontrario semifinaletan; hain justu, Hernani kanporatu duen taldea. Kadeteetan azpeitiarrak dira faborito, eta jubeniletan astigartarrak; beraz, nagusiena izan daitezke klabea.


Umore Ona Txapelketa, aurrera
Aurreneko astea bete du, bestalde, Goizuetako Umore Ona Txapelketaren bosgarren edizioak. Ostegunetik larunbatera, Goizu­etan bertan jokatu zuten, eta ez zituzten nahi bezain emaitza onak lortu, goizuetarrek eta astigartarrek; baina bi garaipen lor­tu zituzten hernaniarrek, Salaberria-Labaka eta Deskarga-Ur­danpilleta bikoteekin. 


Igandean, berriz, jaialdi bikoitza izan zen Aranon, eta primeran moldatu ziren goizuetarrak, zortzi partidutik zazpi irabazita: Seges-Menta, Zurutu­za-Zabala, Salaberria-Alsua, Nar­­barte-Elizegi, Aranberri-Ugar­te­mendia, eta Sagardui-Lega­rreta bikoteek lortu dute aurre­neko garaipena. Esku pelotari herna­niarrei, ordea, gehiago kosta zitzaien Aranon, eta jokatutako hiru partiduetatik, bakarra irabazi zuten bertan, Gaskonek eta Osesek jokatu zutena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!