PUBLIERREPORTAJEA
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Etorkizuneko ingeniarien egungo erronka da etengabeko garapena lortzea, baina era jasangarrian. Horiek dira Mondragon Unibertsitateak Hernaniko Orona Ideoko kanpusean ematen dituen bi ingeniaritza graduen helburua. Energia kontsumoa gutxitzea, energi iturri berriak sortzea, eta prozesu industrialetan ingurugiroaren zaintzari erreparatzea dira horretarako giltzak. Bi gradu horiek dira Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza eta Energiaren Ingeniaritza.
Eremu askotan pertsonak bere kabuz ezin dute eraldaketarik egin. Gauza batzuk ezin dira aldatu edo oso zailak dira aldatzen. Kasu horietan erantzun teknologikoa ematen saiatuko gara. Esaterako boteiloietan urte guzti hauetan ez da lortu zaborra ez sortzea, agian momentu batean lortu beharko genuke botila biodegradable bat izatea. Pizzen kasuan garai batean kartoizko kaxak ezin ziren birziklatu eta orain teknologiaren bitartez lortu da birziklagarriak izatea.
Mondragon Unibertsitateak gizarteak behar duena eskaintzen du. Bere bi graduak dira adibide garbia. Energia behar da, eta bestetik, jendeak produktuak nahi ditu eta gauza horiek modu garbian egiten dituzte. Erakusgarri da bertan garatu duten surf taula. Momentu honetan daudenak baino garbiagoa da. Materialetan eta prozesuan da garbiagoa. Tabla klasikoetan materiala eta prozesu berak ez dira garbiak, Orona Ideon garatu dutena askoz ere garbiagoa da; hasteko, birziklatutako kartoiarekin egin dutelako eta emaitza kalitatezkoa da, energia gutxiago eta material garbiagoarekin egina.
Gainera, Mondragon Unibertsitatean ikasleekin eztabaida puntu bat sortzen da kontzientzia eduki dezaten eta aukera guztiak eskaini. Ikasleek ikasten hasten direnerako izaten dute kontzientzia hori eta bertan oraindik eta gehiago garatzen dute. Gero inguruko enpresetan kontzientziazio kritiko hori mahai gainean jarri dezakete. Mezu hori zabaltzen bada leku ezberdinetara aurrera pausoa izango da.
GRADUA
Energia Ingenieritza
Energia kontsumitzen dugula ezin da ukatu, eta beraz, ezta ere, energia sortzeko gai izan behar dugula, etorkizunerako bidean. Baina, hain zuzen, etorkizunik izan dadin, energia sortu eta kontsumitzeko modu berriak behar dira, eta horietxek ezagutzeko eta martxan jartzeko proposamena egiten du Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduak.
Erronketako bat, kontsumoa gutxitzea
Kontsumoari dagokionez, egun, daukagun energiaren zati garrantzitsuena kontsumitzen dugu elektrizitatean, prozesu industrialetan, mugikortasunean edota beroan. Energiaren Ingeniaritza Gradua egiten duten ingeniarien erronka nagusia, hain zuzen, energia kontsumo hori gutxitzea da.
Horretarako, ezinbestekoa da efizientzia hobetzea eta ardura energetikoa izatea, alferrikako energia galerarik izan ez dadin. Garrantzitsua da, adibidez, isolamendu sistemak hobetzea, edota kontsumo ohituren aldaketak aplikatzea prozesu industrialetan, beroketa sistemetan, gailu elektriko eta elektronikoen erabilpenean...
Bigarren erronka, energia sortzeko bide berriak bilatzea
Energia kontsumoa gutxituta ere, ordea, beharrezkoa da energia sortzen jarraitzea, eta gauza jakina da egungo iturri energetiko asko fosilak direla, hau da; ez direla berriztagarriak, eta beraz, bukatu egingo direla, lehenago ala beranduago. Horrelakoak dira, ikatza, petrolioa, edo gasa.
Gauzak horrela, energia iturri berriak behar dira, eta horixe da Energiaren Ingeniaritzaren bigarren erronka: energia sorkuntza. Energia berriztagarriak dira, adibidez, haizearen energia, edota eguzki energia. Mondragon Unibertsitatean iturri hauek erabiltzen dira, eta horrela sortutako energia nola metatu eta gorde ere ikasten da.
Trantsizio energetikoaren garaia
Baina energia iturri batzuk erabiltzetik beste batzuk erabiltzera egin beharreko saltoa ez da egun batetik bestera egiten.
Trantsizio energetikoaren garaian gaude; hidrokarburoetan oinarritutako eredutik, energia berriztagarrietan oinarritutako eredurako saltoan.
Prozesu horretan murgilduta, Energiaren Ingeniaritza Graduak energia sorkuntza bat baino gehiagoren aldeko apustua egiten du, eta era berean, Smart Grids, energia banatzeko sareen efizientziaren hobekuntza garatzen du, energia galerak saihesteko.
Energia modu arduratsuagoan kontsumituta, eta energia iturri berriak bilatuta, mugarik gabeko garapenari irekitzen dizkio ateak, Energiaren Ingeniaritzak.
GRADUA
Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingenieritza
Edozer gauza fabrikatzen ikasten da Mondragon Unibertsitateko Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan. Edozer, baina ez edozein modutan; ikuspuntu ekologikoa, ingurugiroaren zaintzarako neurri garbi eta jasangarriak aplikatzen dira sorkuntza prozesu osoan, eta sortutakoaren aplikazioan.
Sortu: diseinua, materiala, produktua
Sortu esaten denean, Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan ez da azken produktuaz bakarrik hitz egiten; prozesu osoaz baizik.
Hasteko, produktua eta bere zerbitzu bizia diseinatzen da, eta momentu horretan bertan, produktuaren bizitza ziklo osoan pentsatzen da, ikuspegi jasangarria aplikatuta: zenbat iraun behar duen, berrerabilitako materialik erabili ote daitekeen, muntaketa nola egingo den eta ingurugiroan zein eragin izan dezakeen, produktua birziklagarria izango ote den...
Segidan, erabiliko diren materialak aukeratzen (edota sortzen) dituzte gradu honetako ingeniariek: metalak, fundizioa, plastikoa, konpositeak (karbono zuntza, adibidez)...
Azken pausua izaten da produktua bera fabrikatzea, horretarako behar diren teknologiak aztertu, ulertu eta simulatu ondoren. Eta azkenik, egin: prozesu guztiak ikasleek beraiek egiten dituzte, beraien eskuekin eta makina aproposak erabiliz.
Ikusten dena, eta ez dena
Azken produktua da ikusten dena, egindako lanaren emaitza. Baina hori baino gehiago egiten da Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan: fabrikatu behar dena dimensionatzen eta kalkulatzen da, prozesua simulatzen da, prototipoak egiten dira, merkatua aztertzen da, emisioak neurtzen dira... Eta hori egiten dute, ibilgailu elektrikoetan edota patinete bat bezalako produktu ezberdinetan. Horretarako, teknologia klasikoak eta 3D inprimagailuak bezalako puntako teknologiak ere erabiltzen dituzte. Eta ikasleak dira, beti, hori gauzatzen dutenak.
Azkenik, produktua sortzeko prozesuak daukan ingurumen-inpaktua aztertzen da, ingurugiroaren mesedetan, eta beraz, gure mesedetan, etorkizuna bermatuko duten jakintzak ingeniari berrien sorkuntzetan aplikatuko baitira.