Zu zainduz, gure ingurunea zaintzen dugu

Kronika - Erredakzioa 2021eko ekainaren 5a

Sagarlore landa-hotela leku aproposa da modu jasangarri eta arduratsuan atseden hartzeko, indarrak berritzeko edo lan-taldeak indartzeko.

2018ko martxoan ireki zituen bere ateak Sagarlore hotelak, Txoritokieta mendiaren magalean. Astigarragako Otaño-Goikoetxea familiak, Telleri-Behera baserria eraberritu zuen, landa-hotel txiki bat sortuz. Sagarloren etxean bezala sentiarazi nahi dugu bezeroa, leku goxo eta atsegina sortuz, hainbat espaziorekin: gosaltzeko jangela, egongelak, igerilekua, terraza, belardia, sagastia eta noski, sagar kuttunen izenekin izendatu dugun gela bakoitza.

Sagarlorek turismo eredua arduraz garatu nahi izan du, modu jasangarri batean. Horretarako, tokiko ekoizleekin elkarlanean aritzen da, bertako produktuak, produktu ekologikoak eta jatorri-deiturakoak eskainiz, bai gosarietan baita salmenta-gunean ere.

 

Ostatu segurua eta arduratsua

2020an Sagarlore hotelak Covid-19a­ren transmisioa saihesteko ezarritako segurtasun-neurriak betetzen dituen ziurtagiri gisara Ostatu Segurua zigilua lortu zuen, CEHATen eskutik.

Sagarlore sortu zen momentutik ingurumenarekiko konpromisoa izan du ardatz. Horregatik du oinarri nagusitzat bere ingurua eta bertako biztanleen jarduna zaintzea. Instalazioen eraginkortasun energetikoa (biomasa-galdara), hondakinen kudeaketa arduratsua eta tokiko produktuen hautaketa egunerokotasunean aurrera daramatzan ekintzak dira. Horrela, paisaiaren eta bertako biztanleen aberastasun natural, kultural eta gastronomikoa bizirik mantentzeko konpromisoari tinko eusten dio.

Sagarlorek, jakina, Urumea bailararen produkturik tradizionalenari, sagardoari, hainbat keinu egiten dizkio: Hotela sagarrondoz inguratuta dago, logelek bertako sagar barietate ezberdinen izena dute eta gosaritan zein dendan sagar zuku ekologikoa eta Euskal Sagardoa bezalako produktuez goza dezake bezeroak. Sagardoarekin lotutako esperientzia gastronomiko edo kulturalak bizitzeko proposamena ere egiten dizu Sagarlorek; hala nola XVI. mendeko upategi bat bisitatzea edo gertuko sagardotegietan menu tipikoa dastatzea.

Gosari goxoak eta asteburu-pasak eskainiz gain, laster ezkontza edota antzeko ospakizunak bertan egiteko aukera ere izango da!

 

Enpresentzat neurrira egindako espazioak

Sagarlore hotelak, Petritegi sagardotegiarekin eta Petrikafe tabernarekin batera, espazio eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen du laneko jardunaldiak leku atsegin eta goxoan egin ahal izateko: gosariak, bilerak, brunch-ak, aurkezpenak eta gainerako ekitaldiak, taldeak sendotzeko eta enpresa-kultura berriak garatzeko. Etengabe berritzen eta egokitzen ari den Hotela da Sagarlore, zerbitzu osatuena eskaintzeko aldian aldiro. Hori dela eta, hoteletik gertuen dagoen lorategia handitzeko lanetan ari dira, eta laster espazio eta jarduera eskaintza handituko dute.

 

Sagarlore Hotela, Petritegi bidea 3, Astigarraga

843 931 000
www.sagarlore.eus

Zuzeneko erreserbak deskontuez eta ongietorri-xehetasun esklusiboez baliatzen dira.
Sagarlore hotela Turismo Arduratsu Seguru eta Jasangarriaren Elkarteko kidea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!