Umore Ona pilota txapelketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 00:00

Goizuetako V. Umore Ona Pilota Txapelketa gaur, hasiko da Goizuetako frontoian neska nagusien partidu batekin. Umore Ona taldeko Zabaleta eta Zelarain, Aurrerako Zabaleta eta Alvarezen aurka ariko dira 19:30etan hasita. Hori bai, bihartik aurrera, txapelketak abiadura hartuko du eta igandera arte beste 21 norgehiagoka jokatuko dira Goizuetan bihar eta etzi eta Aranoko frontoian igandean. Bestetik, Hernani eta Azpeitiaren arteko itzulerako hiru partiduak, Herriartekoan, bihar jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz frontoian 18:30etan hasita. Hernanik 1-2 galdu zuen joanekoan eta lan zaila izango da emaitzari buelta ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!