Kultur jarduerak egiteko neurriak arinduko dituzte, Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 30a, 00:00

Edukierarekin eta ordutegiekin lotutako neurriak, ostiralean sartu ziren indarrean, eta ekainaren 3ra arte izanen dira indarrean, printzipioz.

Nafarroako Gobernuko osasun agintariek bilera bat egin zuten aste honetan zehar kultur sektoreko eragileekin, eta hainbat neurri xamurtzea erabaki dute: «gehienez erabili ahalko den edukiera, haundiagoa izanen da larunbatetik», eta atzotik ordubete atzeratuko da itxiera ordua, 23:00etara hain zuzen.  Aipatutako neurri hauek ostiralean ezarri ziren eta ekainaren 3ra arte izanen dira indarrean, printzipioz.

Foru Gobernuak ohar batean adierazi duenez, zinemetako, antzokietako, auditoriumetako eta antzekoetako jardueren gehienezko edukiera %60koa izanen da, «gehienez 300 pertsona egonen dira barruan».  Orain arte, Gobernuak %50ean zuen ezarria edukieraren muga, eta 200 pertsona elkar zitezkeen gehienez. Aire zabalean egindako jarduerei dagokienez, Gobernuak 400dik 600era haunditu du baimendutako edukiera.

 

Ordutegiak ere, zabaldu

Ordutegiak ere zabaldu eginen dira Nafarroan. Izan ere, Gobernuak ostegunean iragarri zuen, ordubete atzeratuko zuela ostalaritzako lokalen barrena ixteko ordua, eta hemendik aurrera,  20:000etatik 23:00etara izanen da. Hain justu, urrats bera egin dute kultur jardueretan, gune horiek 23:00etan ixtea erabaki baitute. Santos Indurain Osasun kontseilariak nabarmendu du kulturak garrantzi berezia izango duela, eta arloa arautzeko irizpideak argitaratuta, bidea eman nahi dute jarduera hauek sustatu daitezen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!