Publierreportajea

Arreta eta gertutasuna, hezkuntza garai berri batean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00
Martutene Lanbide Eskolako ikasleak.

DBHko titulazioa lortu ez duten gazteek aukera dute Martutene Lanbide Eskolan, oinarrizko lanbide-heziketa emateko zentroan, lan-bizitzan hasteko edo erdi-mailako ziklo batean ikasketak jarraitzeko. Hezkuntza-etapa berri honetan, ikastetxea ikasleen autoestimua berreskuratzeko lanean aritzen da; eta, horrez gain, prestakuntza-ibilbide berri batean aurrera egiten laguntzen dio, banakako arreta eta familiekin tratu zuzena eta pertsonala emanez.
Oinarrizko Lanbide Heziketaren barruan, Lanbide Eskolak bi espezialitate eskaintzen ditu: batetik, Informatika eta Komunikazioak; eta, bestetik, Elektrizitatea eta Elektronika. Biak A ereduan eskaintzen diren titulazio ofizialak dira, eta bi ikasturte oso dituzte, hau da, 2.000 ordu guztira.
Era berean, ikastetxeak harreman estua du inguruko enpresekin, eta, horren ondorioz, bertako ikasleek Lantokietako Prestakuntza modulua egin dezakete bertan. Modu horretan, ikasle askok aukera dute lan-munduarekin lehen harremana  izateko. 


Gainera, plantillan lanpostu hutsen bat bete behar izanez gero, Martutene Lanbide Eskolarekin harremanetan jartzen dira enpresa horiek, ikasleen izenak emateko. 

Positiborik eta gela itxirik ez
Hizkuntzak eta teknologia berriak funtsezko zutabeak dira Martutene Lanbide Eskolako eskaintza akademikoan. Heziketa-zikloak A ereduan eskaintzen ditu irakasleria elebidun trebatu batek; izan ere, helburua da eskolako instalazioetan bi hizkuntzen erabilera sustatzea.


Teknologia berriei dagokienez, zentroak apustu sendoa egiten du lantegietan horiek erabiltzeko; hala nola, 3D inprimaketan eta Arduinorekin programazioan. Modu horretan, ikasleek, beren prestakuntza-etapatik, lan-merkatuaren errealitateari aurre egin behar diote.
Horrekin batera, azpimarratu beharra dago, pandemia iritsi aurretik ikastetxeak online plataforma batzuk zituela ikasleen eskura zalantzak argitzeko, zuzenketak egiteko eta ebaluazioak egiteko. Horregatik, osasun-krisiak ez du behar teknologikorik sortu, eta ikasleek normaltasunez jarraitu ahal izan dute prestakuntza.


Zentroak, gainera, zorrotz jarraitzen ditu kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko neurri higieniko-sanitario guztiak, eta arrakasta handiz lortu du azken hori; izan ere, ikasturte osoan ez da positiborik eman ikasleen artean, eta ez da ikasgelarik itxi behar izan. Hori guztia lortu da bizikidetza-talde bakoitzari eremu zehatz bat mugatu zaiolako, ordenagailu eta material didaktiko komunik erabili ez delako, eta gel hidroalkoholikoa ikasleen zein irakasleen eskura utz direlako.


Horrekin batera, Martutene Lanbide Eskolaren aurrematrikulazio-aldia maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 18ra arte luzatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte haiekin harremanetan.

MARTUTENE LANBIDE ESKOLA
Ubarburu Pasealekua, 30. 27 poligonoa.Martutene
Tel: 94346 01 45 – 610 787 001
info@fpmartutene.org
www.fpmartutene.org

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!