Berri Txarrak taldearen 'Dardara' dokumentala ikusgai gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 29a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta sarrerak 4 euroan daude salgai. Biterin, 'Una pasteleria en Notting Hill' pelikula jarriko dute gaurtik etzira.

Zinearekin hitzordu bana izango dute asteburu honetan, Astigarragan eta Hernanin. Oraingoan, dokumental bat ikusteko aukera izango dute astigartarrek: Berri Txarrak taldearen Dardara ikusentzunezkoa, Ikusi Arte biran grabatutakoa. Erribera kulturgunean eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita. Euskeraz jarriko dute, gaztelaniazko azpitituluekin; eta 98 minutuko iraupena dauka. Azkeneko sarrerak 4 euroan jarriko dituzte salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenago, Erriberan bertan.

Hernaniarrek, berriz, peliku­la bakarra izango dute Biterin, helduei zuzendutakoa: Una pasteleria en Notting Hill. Gaur hasi eta astelehenera bitarte eskainiko dute: gaur eta bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan.

Bere ama hil ondoren, haren ametsa bete nahi du Clarissak: Notting Hillen gozotegi bat irekitzea. Eta horretarako, laguntza eskatuko die amonari eta amaren lagun bati. Hiru belaunalditako emakumeek, gainditu egin beharko dituzte zalantzak, ezberdintasunak eta mina, amaren oroimena omentzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!