Semifinala jokatuko du Iker Salaberriak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 28a, 00:00

Pello Etxeberriaren kontra ariko da Gernikan, buruz buru. Astigarragak, berriz, Tolosa hartuko du gaur, Herriartekoan.

Asteburuari hasiera emateko, partidu garrantzitsuak dauzkate gaur, bailarako esku pelotariek. Profesionaletan, semifinala jokatuko du Iker Salaberriak, promozio mailako buruz buruko txapelketan. Pello Etxeberriaren kontra jokatuko du goizuetarrak, 22:00etan hasita Gernikan, finalerako txartelaren bila. ETB1ek zuzenean emango du. Final laurdenetan Larrazabal menderatu ondoren (22-7), oso kontrario go­gorra izango du Salaberriak. Gaur jokatuko dute beste semifinala ere, Egigurenek eta Erasunek.

Afizionatuetan, berriz, final laurdenetako joanekoa jokatuko du Astigarragak gaur arratsaldean. Tolosa hartuko du Txo­miñenen, 18:30etan hasita. Emaitza onak lortu nahi dituzte esku pelotari astigartarrek, aldeko markagailuarekin joateko datorren asteburuan Tolosara, bueltakoa jokatzera.

Hernanik, bere aldetik, Azpeitia hartuko du igandean, arratsaldeko 16:30etan hasita, fi­nal laurdenetako joanekoan.

Eta Astigarragako palistek, kanpoan jokatuko dute joanekoa: Ibarran ariko dira bihar, 17:00etan, Tolosaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!