Bihar jarriko diete txertoa, 50-59 urteko aranoar eta goizuetarrei

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 00:00

Aurreneko dosia jasoko dute, Leitzako kiroldegian. Hitzordua emateko, telefonoz deituko diete.

Beste adin tarte baten immunizazioa hasiko dute bihar, Ara­non eta Goizuetan. Izan ere, txer­toaren aurreneko dosia jarriko diete, 50 eta 59 urte bitarteko aranoar eta goizuetarrei.

Leitzako kiroldegian izanen da hori, eta Areso eta Leitzako herritarrekin batera txertatuko dituzte haiek ere. Horretarako, hitzordua emanen diote bakoitzari: telefonoz deituko diete, Nafarroako Gobernutik.

Leitzako kiroldegian egin dituzte aurreko txertaketak ere. Dagoeneko jaso dituzte bi dosiak, 70 urtetik gorako aranoar eta goizuetarrek. 66 eta 67 urtekoek, berriz, maiatzaren 5ean ja­so zuten aurreneko dosia; eta hilaren 11n, 68 eta 69 urtekoek. Laster izanen dute, bigarren dosia jasotzeko txanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!