Astigarraga eta Hernanik buelta eman nahi diote kanporaketari

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00

Palako Herriartekoan 2-1eko desabantaila dakarte bi herriek, Aia eta Soraluzeren aurka. Gaur jokatuko dira bi kanporaketak, 10:00etan Txomiñenean eta 16:45etan Hernaniko frontoian.

Eskuz ez bezala, palan Herriarteko kanporaketan ez dituzte bideratuak ez Astigarragak, ezta Hernanik ere. Alderantziz bai batzuk eta bai besteek 2-1eko desabantaila dute Aia eta Soraluzerekiko. Astigarragak gaur, Txomiñenean 10:00etatik aurrera. buelta eman nahi dio kanporaketari Aiako palisten aurka.  Hernaniarrek berriz kiroldegiko frontoian jokatuko dute 16:45etatik aurrera.

Palan hiru partiduak banaka, 7an barruan eta binaka jokatzen dira. Astigarragak 20-12 galdu zuen banaka, 6-20 irabazi zuen binaka eta 20-14 galdu zuen zazpi barruan. Beraz 2-1 irabaziz gero lortuko luke kanporaketa pasatzea seguruenik.

Hernanik zailagoa du buelta ematea. 20-23 eta 20-7 galdu zituen binaka eta zazpi barruan eta banakakoan 19-20 irabazi zuen. Hernaniarrek oso zaila dute kanporaketari buelta ematea.

Goizuetan gaur 19:00etan hasita, Umore Ona txapelketaren lehenengo edizioko hiru partidu izanen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!