Hernanik Herriartekoan bihar final laurdenetara pasea ziurtatu nahi du

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

0-3ko abantaila dute final zortzirenetan, Aretxabaletaren kontra. Hernaniarren arteko trinkete finala jokatuko da kadeteetan gaur.

Esku pelotan Hernanik bihar Herriartekoan final zortzirenetako itzulerako partiduak izango ditu bihar, 16:30etatik aurrera, Aretxabaletaren kontra. Hernanik ez luke arazorik behar final laurdenetara pasatzeko, joanekoan 0-3ko abantaila lortu baitzuten. Hiru mailetan nahiko erraz irabazi zituzten partiduak, ia 50 tantoko aldearekin, beraz kanporaketa ia erabakita dagoela esan daiteke.

 

Iruran Deskarga-Martin, Manterola-Urdanpilletaren kontra, trinketean

Bestetik, gaur 16:00etan Iruran, C.D. Hernaniko bi bikotek Gipuzkoako finala jokatuko dute kadeteen eskuz binakako modalitatean, trinketean. Joan den astean txapela gazteen mailan lortu ondoren, kadeteen mailan ere txapela Hernanira etorriko dela ziurra da, finala euren artean jokatuko dutelako, trinkete gipuzkoarraren etorkizuna Hernani klubetik pasako dela dirudi.

Julen Deskarga eta Manex Martin Unax Manterola eta Peru Urdanpilletan aurka arituko dira. Azken pelotari hau Intza (Lasarte-Oria) klubeko pelotaria da, baina Hernanirekin jokatzen ari da denboraldi osoan.

Txapelketa pribatuak ere jokatuko dira. Alde batetik Hernaniko txapelketa eta bestetik, Goizueta eta Leitzan, Mendialdekoaren finalerdiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!