'Nomadland' Biterin asteburuan eta 'Kranston ikastetxea' bihar Erriberan eskainiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 00:00

Bihar Astigarragan 17:00etan hasiko da zine emanaldia ikusle guztientzako eta Hernanikoa bihar, igandean eta astelehenean proiektatuko da.

Zineak protagonismoa izango du asteburuan Hernanin eta Astigarragan. Hernanin bihartik astelehenera bitarte Nomadland pelikula eskainiko da 19:00etan bihar eta etzi, eta 16:30etan ikuslearen egunean, astelehenean. Emanaldi denak Biterin izango dira. 


Astigarragan, Erribera kulturgunean bihar, 17:00etan, Kranston ikastetxea pelikula eskainiko da publiko guztiarentzat.    


Nomadland 2020ko Chloé Zhao txinatar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da eta hiru Oscar Sari ekuratu zituen: Film onena, Zuzendari onena eta Emakumezko aktore onena (Frances McDormand). Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuan oinarritzen da. Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie eta Bob Wells aktoreek antzeztu zuten.


2020ko Veneziako Mostran estreinatu zen eta Urrezko Lehoia irabazi zuen. Torontoko Zinemaldian Ikusleen Saria eskuratu zuen. Donostiako Zinemaldian ere Perlak sailean eman zen. Bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen: Film dramatiko onena eta Zuzendari onena.


Kranston ikastetxea marrazki bizidun pelikula da. Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!