Adinekoen egoitzetan greba, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 20a, 00:00

Greba deialdia egin dute gaurko, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, LAB eta ELA sindikatuek. Horrekin, eskatu nahi dute lan baldintza duinagoak izatea, eta zerbitzua hobetzea: «Covid-19ak sortutako osasun krisi honek, modu bortitzean jo du helduen egoitzetako langile eta egoiliarren kontra, baina ulergaitza eta bidegabea izan arren, egoerak berdin jarraitzen du langileentzat, 2012tik herrialdeko hitzarmenik gabe eta ratio eznahikoekin. Helduen egoitzetako sistema publikoa, doakoa, unibertsala eta pertsonak erdigunean jarriko dituena izateko garaia da, eta hori lortzeko ezinbestekoa da Gipuzkoako gizarte osoaren partehartzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!