Semperenak tarteko helmugetan nagusi

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

Donosti Berrik irabazi zuen taldeka Mendaron.

Telmo Semperenak afizionatu mailako Iturmendiko Sarian lortu zuen sari hori.

Telmo Semperenak tarteko helmugak irabazi zituen Nafarroan Iturmendiko Sarian, afizionatu mailako lasterketan. Lasterketan 53garren amaitu zuen. Jaime Romerok zorte txarra izan zuen bosgarren itzulian, bakarrik eta segundu batzuekin alde eginda, gurpil zulaketa bat izan zuen eta azkenean gurpila aldatzerako denbora asko galdu eta ezin izan zuen lasterketa bukatu. Enekoitz Azparrenek 64garren iritsi zen helmugara.

 

Tro Bro Leon lasterketan, Xabier Mikel Azparrenek ez zuen amaitu

Profesionaletan Tro Bro Leon lasterketan irten zen Xabier Mikel Azparren. Bretainian, 26 harbide dituen proba ezagunean Euskalteleko astigartarrak ezin izan zuen lasterketa amaitu. 

Juniorretan, Seguran Xabat Alonsok 32garren amaitu zuen, Mikel Goikoetxeak 69garren eta Unax Urretabizkaiak 73garren.

Kadeteetan, Mendaron Tasio Semperenak esprintean geratu egin behar izan zuen eta azkenean 87garren iritsi zen 26 segundura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!