Hernaniko neskek eta Mundarroko mutilek garaipen erosoak lortu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

Hernaniko jokalariak laugarren gola ospatzen.

Euskal Ligako taldeak 5-2 irabazi du Barakaldoren kontra eta Gorengoak 0-4 garaitu du Axular.

Hernani eta Astigarragako talde nagusientzat asteburu oparoa izan da. Euskal Ligako Hernaniko neskek 5-2 irabazi zioten igandean Barakaldori Zubipen eta Donostian, Gorengo mailako Mundarro taldeak 0-4 garaitu zuen Axular. Beraz garaipen erosoak lortu zituzten bi taldeek.

Hernaniko neskak erraz menderatu zuten aurkaria. Atsedenaldirako 3-1 ziren aurretik eta bigarren zatia hasi eta berehala sartu zuten laugarrena. Amaierara bitarte talde bakoitzak gol bana egin zuten. Emaitza onekin bosgarren daude sailkapenean 23 punturekin.  Lehenengo zazpi taldeak hiru puntutan daude sailkatuak.

Gorengo mailan, Mundarrok 0-4 irabazi zuen Axularren kontra etxetik kanpo jarraian jokatzen zuen hirugarren partiduan. Partiduaren aurretik astigartarrek bazekiten garaipen batek aukerak emango zizkiela datorren asteko partiduan sailkapena jokatzeko eta hasieratik serio aritu ziren. Garaipen honekin Astigarragako gazteak azken partidura hurrengo fasera sailkatzeko aukerekin iritsi dira, egoera onenean egon ez arren meritu haundia du taldea egiten ari denak.

Egoera hantzekoan dago Hernani, Billabonaren aurka 1-1 berdindu zuen Villabonan eta azken partiduan erabakiko da hurrengo fasera sailkatuko den edo ez.

 

Hernaniko Jubenil Nazionala taldeak 2-2, Gernikan

Hernaniko Jubenil Nazional mailako taldeak bina berdindu zuen Gernikan. Puntu garrantzitsua lortu zuen jaitsiera faseko lehenengo partiduan.

Bederatzi taldeko multzoan seigarren daude sailkatuta.

Bestetik, Hernani eta Elgoibarren arteko itzulerako partidua, Ohorezko Erregional mailako igoera fasean, asteburu honetan da jokatzekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!