Herriarteko esku pelota txapelketa ongi hasi dute Hernani eta Astigarragak final zortzirenetan. Astigartarrek txapelaren defentsa aurkari gogor baten aurka hasi zuten, Bergara, eta 1-2 irabazi zuten. Kadeteetan Zabala eta Goñik 22-9 galdu zuten, baina jubeniletan Mujika eta Ekain Lizeagak 5-22 irabazi zuten. Banako emaitzarekin nagusien partidua erabakiorra izan zen eta hor Loidi eta Santxezek 11-22koarekin itzulerakorako abantaila ederra lortu zuten.
Bergaratik gertu, Aretxabaletan igandean, astigartarren txanda hartu zuen Hernanik. Hernaniko pelotariek 3-0 irabazi zioten Aretxabaletari final zortzirenetan eta esan liteke kanporaketa ia erabakita geratu dela, datorren iganderako Hernanin jokatuko diren itzulerako partiduen zain.
Kadeteetan Unax Manterolak eta Oier Alegriak 22-5 irabazi zuten, gazteetan Unax Uitzik eta Unai Etxarrik 22-6 eta ginga Paul Ojuel eta Markel Lizeagak jarri zuten seniorretan, 22-5.
Trinketeko Gipuzkoako txapelak, binakakoan
Mattin Arluziaga eta Xabier Apaolaza gazteek Gipuzkoako Binakako txapela lortu zuten finalean Behar Zanako Aburuza eta Iraolari 40-29 irabazita, Irurako Ametsa frontoian. Bikote hernaniarrak txapelketako partidu guztiak irabazi ditu eta merezimendu haundiz irabazi dute txapela. Hau da C.D. Hernaniko pelotariek denboraldi honetan irabazten duten zortzigarren txapelketa.
Aimar Mujika eta Oier Gurutzealde, txapeldun.
Segidan jokatu zuten Aimar Mujika eta Oier Gurutzealde astigartarrek, nagusien bigarren mailako finala, Soraluzen kontra eta hemen ere txapela Urumea bailarara ekarri zuten. Ez zen partidu erraza izan, baina astigartarrek azkenean txapela lortu zuten 40-31.
Julen Deskarga eta Manex Martin kadeteek berriz finalerako sailkatzea lortu dute. 40-11 irabazi zuten finalerdia Intzako Olazabal eta Elosegiren aurka.
Euskal Ligan Loidi eta Sanchez astigartarrek eta Urkizu-Labaka hernaniarrek irabazi egin zituzten partiduak.