Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi hegazti askatuko dituzte datorren larunbatean, 20:00etan, Listorretan. Zapelatz bat eta urubi bat askatuko dituzte, eta aurretik, hegazti horien bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dituzte. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago; eta prezioa 3 eurokoa izango da.