Tro Bro Leon lasterketan, Xabier Mikel Azparren

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

Bihar jokatuko da, Bretainian, 26 harbide dituen proba ezaguna. Afizionatu mailakoak Iturmendiko Sarian ariko dira bihar.

Afizionatu mailako txirrindulariek, berriz, Nafarroan daukate hitzordua, Iturmendiko Saria le­hiatzeko, Nafarroako Txapelketa ere izango dena. Bihar goizean jokatuko da, 10:00etan; eta izena emanda daude hiru astigartar: Enekoitz Azparren, Telmo Semperena eta Urko Semperena. Sei itzuli osatu beharko dituzte 22,8 kilometroko zirkuituan; guztira, 136,8 kilometro.

Jubenilek, bere aldetik, Segu­rako Saria lehiatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, 81 kilometroko ibilbidearekin. Eta kadeteak Mendaron ariko dira bihar, arratsaldeko 16:15etan; 59 kilometroko ibilbidea osatu be­harko dute haiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!