Soraluzen eta Aian zita Hernanik eta Astigarragak, Herriartekoa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

Iazko etenaldiaren ondoren, bihar ekingo diote Herriartekoari berriro.

Bihar goizean jokatuko dute, Astigarragak Aian 09:00etan, eta Hernanik Soraluzen 10:00etan.

Asteburu honetan hasiko dute bere bidea, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Hernaniko eta Astigarragako palistek. Final
zortzirenetan ekingo diote biek, eta kanpoan jokatuko dituzte joaneko partiduak, bihar goizean. Astigarraga Aian ariko da, 09:00etan; eta Hernanik Soraluzen jokatuko du, 10:00etan.

Guztira 18 herri ariko dira lehian aurten, paleta gomako Herriartekoan. Aurreko asteotan jokatu dute prebia Soraluzek eta Zumarragak, batetik; eta
Zestoak eta Debak, bestetik. Soraluzek eta Zestoak egin zuten aurrera, eta 16 taldeko koadroa osatuta, final zortzirenei ekingo diete asteburu honetan.

Bestalde, Euskal Ligan, bigarren jardunaldia jokatuko dute Hernaniko neska jubenil eta kadeteek, asteburu honetan. Larraunen ariko dira jubenilak,
gaur 15:00etan hasita, eta beste bost talderekin ariko dira hernaniarrak: Larraun A, Amurrio, Larraun B, Lea Artibai eta Hori Hori Elorrio. Kadeteek, aldiz, Berrizen daukate hitzordua, gaur 16:00etan; eta Hernaniko bi talde ariko dira, beste laurekin batera: Larraun, Mendillorri, Oizpe A eta Oizpe B. Jubeniletan zein kadeteetan, ligaxka, semifinalak eta finala jokatuko dituzte, jardunaldi bakoitzean.

Euskal Ligan bertan, nagusien mailako semifinalak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Hernanin; eta horietako batean aritu ziren Amaia Irazustabarrena
eta Ariane Arrieta, Su Berri Bren kontra, finalerako pasearen bila.

Eta gainerakoan, Udaberriko Txapelketa ere martxan da, eta elkarren kontra ariko dira Hernaniko eta Mundarroko neska jubenilak, gaur. Hernanin jokatuko dute, 11:30etan hasita. Mundarroko mutil nagusiak, berriz, Aginagan ariko dira, Pagazperen kontra, 10:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!