Urumeako aisialdi guneen inguruko azterketaren bigarren bilera, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00
Ereñotzun egin zen bilera.

18:00etan, Biterin egingo da eta saio horretan diagnostikotik jasotako emaitzak azaldu eta gauzatu daitezkeen proposamenak bilduko dira.

Urumea bailaran zehar, Hernaniko udalerrian, aisialdi guneen erabileraren inguruan sortutako kezken harira pausoak ematen jarraitzeko helburuarekin, azterketa bat abian jarri du Udalak. 


Azterketaren helburua aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea izango da eta bertatik eratorriko den ekintza plan bat diseinatzea. Lehenengo saioa egin zen Ereñotzun eta bigarrena etzi ostegunean egingo da, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Saio horretan diagnostikotik jasotako emaitzak azaldu eta gauzatu daitezkeen ekintza proposamenak bilduko dira.


Azken urteetan, uda sasoian, batez ere, eremu honetan ematen diren jende pilaketak, hondakinen sorrera, trafiko intentsitatearen areagotzea eta bestelako gertakariek natur ondarearen babeserako neurriak eta kudeaketa eraginkor bat gauzatzeko beharra azaleratu dute.


Osasun- eta segurtasun-neurriak direla eta, aurretiko izen-ematea burutzea ezinbestekoa izango da Hernaniko Udalaren web gunearen bitartez: www.hernani.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!