Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketan aritu ziren, aurreko asteburuan, Markel Zapiain astigartarra, Suharri Rodriguez Paolla ereñotzuarra, eta Axel Larrañaga hernaniarra. Berastegin aritu ziren, eta hiru multzotan banatuta jokatu zuten aurreneko fasea. Multzo berean aritu ziren Zapiain (4:52) eta Larrañaga (4:55), eta aurrena eta bigarren izan ziren, hurrenez hurren. Paolla (4:16), berriz, bigarren izan zen bere multzoan. Horrela, hiruek egin zuten aurrera, bigarren fasera; baina buruz buruko lehia banatan, galdu egin zuten hiruek: Zapiainek (5:47), Xuban Kañamaresen kontra (4:53); Paollak (5:03), Jokin Urretabizkaia Basozabalen kontra (3:49); eta Larrañagak (6:07), Hodei Ezpeletaren kontra.
54 ontzako bina enbor moztu behar izan zituen parte hartzaile bakoitzak, fase bakoitzean.