Euspot lehiaketan parte hartzeko, azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 9a, 00:00

Datorren asteazkenera arte dago parte hartzeko aukera. Sei sari banatuko dira; denera,  2.800 euro.

Martxan da aurtengo Euspot lehiaketa, eta datorren asteazkena da, hilaren 12a, ikus-entzunezkoak aurkezteko azkeneko eguna. Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot, euskerazko spot lehiaketa. Aurtengoa, jada, 10garren edizioa da, eta landu beharreko gaia da Nekazaritzatik bizi nahi dugu!

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da, gehienez, eta formatua librea da. Edozeinek har dezake parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!