Kluben arteko Euskal Liga hasiko da asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 8a, 00:00
Bihar arratsaldean partiduak jokatuko dira frontoian.

Kadete, gazte eta nagusien mailan Hernanik bikoteak aurkeztu ditu eta Hernanin, Elorrion eta Anoetan jokatuko dira final laurdenetako kanporaketak.

Pala txapelketa ugari hasiko dira asteburu honetan eta datorrenean. Garrantzitsuenetako bat Euskal Herriko Kluben arteko Liga edo txapelketa izango da. Hernaniko palistek lau bikote aurkeztuko dituzte nagusi, gazte eta kadete mailetan.

Kadeteetan aurkeztuko ditu talde hernaniarrak bi bikote eta bihar arratsaldeko 16:00etan, Hernaniko kiroldegiko frontoian final laurdenetako bi kanporaketa jokatuko dituzte. Hernani A Oizpe taldearen aurka ariko da eta Hernani B, aldiz, Larraungo bikotea izango du aurrez aurre. Gazteen mailan Hernaniko bikoteak Elorrion jokatuko du gaur, 16:00etan, bertako Hori Hori taldearen kontra. Azkenik, nagusietan Irazustabarrena eta Arrietak Errekaleor B-ren kontra jokatuko dute, Anoetan, gaur 17:30etatik aurrera.

Neskak bakarrik ez, mutiletan Hernaniko Arandiak ere partidua du banaka. Zazpi barruan jokatzen den txapelketan gaur, 11:00etatik aurrera Loiolatarrakeko Aranaren kontra kiroldegian du partidua. Aurreko astean Urnieta taldeko Beloki gainditu zuen eta ongi hasi du txapelketa.

 

Nafarroako Foru Komunitate Torneoa atzeratu egin da

Bihar hastekoa zen Nafarroako Foru komunitate Torneoa, baina Hernaniko bikotearen partidu eta txapelketa bera atzeratu egin dira. Irazustabarrena eta Arrietak hiru partidu motz jokatu behar zituzten, baina datorren astera pasa dituzte.

Gero ere Hernaniko Iriondo, Kerejeta, Macicior eta Tolaretxipik estatuko Frontball txapelketa hasiko dute Iruñean, ezkabarte frontoian. Tolaretxipik ez du jokatuko, baina bai beste hirurak gaur eta bihar bi partidu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!