Egungo osasun egoera dela eta, apirilean bertan behera gelditu behar izan zuen liburutegi ibiltariaren egitasmoak. Hala ere, bueltan da, berriz ere, hilabete honetan. Areson eginen du lehenengo geldialdia liburutegiak gaur, eta hortik hasiko du ibilbidea. Betiko moduan, Aranon eta Goizuetan ere izanen da, noski. Lehenik, Goizuetan geldituko da, bihar, 14:30etatik 15:30etara. Ondoren, Aranora jarraituko du bidea. Bertara, 16:00etan helduko da, eta 16:30ak arte egonen da aranoarrekin.
Liburuak eta DVDak, eskuragarri
Herritarrek gogoz hartuko dute liburuzainaren iritsiera, aurrez eskatutako DVDak eta liburuak hartzeko aukera izanen dutelako. Horrez gain, beste hainbat aukera ere eskainiko dizkie herritarrei, hilabete honetan gozatzeko. Haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat egonen da materiala; beraz, bertaratzeko gonbitea luzatu diete aranoarrei eta goizuetarrei.