Amaia Irazustabarrenak Bizkaia txapela jantzi du

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00
Irazustabarrena eta Arrillaga, txapela eta trofeoarekin.

Palako txapelketarik garrantzitsuenean, hirutik hiru txapela lortu ditu hernaniarrak.

C.D. Hernaniko Amaia Irazustabarrena hernaniarrak eta Miriam Arrillaga zubietarrak atzo lortu zuten Bizkaia Torneoko emakumezkoen larruzko paleta txapelketa Bilboko Bizkaia pelotalekuan. Hernaniarrak eta zubietarrak Leire Galdos eta Maider Mendizabal gainditu zituzten hiru jokotan (11-12, 12-9 eta 12-10).

Irazustabarrenaren hirugarren txapela da, hiru edizio bete dituen txapelketan. Nahiz eta urte gutxi izan, pala txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da. Irazustabarrena-Arrillagak partiduari buelta eman behar izan zioten. Aurrelari hernaniarra garaiz esnatu zen eta 18 berdinketa izan zituen partidu berdindu batean, erabakiorra izan zen. 

Bestetik, mutilen Banakako gomazko paletako lehia hasi zen, zazpiko koadroaren barruan eta Arandiak 19-25 gainditu zuen Urnieta taldeko Beloki. Nesken paleta gomazko partiduan jubenil neskek 30-13 galdu zuten Zumaiaren kontra.

Azkenik, aste honetan  atzeratutako hiru txapelketa hasiko direla eta Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak hiru txapelketatan hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!