Garaipenik ez dute lortu Mundarro eta Hernaniko talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00
Hernani eta Alavesek 0-0 berdindu zuten Zubipen.

Euskal Ligako neska hernaniarrek 0-0 berdindu dute eta Mundarroko mutilek 1-2 galdu dute.

Ez da esperotako asteburua izan bailarako talde desberdinentzat eta bederatzi partiduetatik ez dute bakarra irabazi Mundarrok eta Hernanik. Talde nagusien artean emaitza onena Euskal Ligako neskek lortu zuten larunbatean Zubipen. Alavesen aurka 0-0 berdindu zuten eta sailkapenean hirugarren daude jaitsierako multzoan. Alaves da liderra eta beraz berdinketa ez da emaitza txarra. 

Mundarrok, Preferente mailan, galdu egin zuen Zumaiakoren aurka 1-2. Porrota jaso arren etxekoek egindako partidua ongi baloratzekoa izan zen.
Fisikoki taldea ez dago gustatuko litzaiokeen bezala baina taldea partidu guztietan lehiakorra da, gazteenek maila ematen dute beteranoen laguntzaz, astero dago debutari berri bat eta taldea gutxinaka hazten ari da arazoen gainetik. Bi minuturen faltan egin zuen garaipenaren gola Zumaiakok. Etxekoek bigarren zatiaren hasieran berdindu zuten nogehiagoka, baina bigarren gola sartzeko aukerak izan arren, Urola Kostako taldea izan zen garaipena lortu zuena. 

Maila honetan Hernanik ere galdu egin zuen 3-2 Tolosaren kontra eta lidertza galdu du bere multzoan. Orain hirugarren postuan daude hernaniarrak eta Mundarro, beste multzoan, laugarrena da. Gogoratu, multzoak sei taldekoak direla eta gero elkartu egingo dira.

Jubenilek 1-4 galdu zuten Antiguokoren kontra

Jubenil Nazional mailan asteazkenean 4-1eko emaitza lortu eta gero, igandean emaitza berdina eman zen Zubipen, baina alderantziz, 1-4 irabazi zuen etxeko taldeak, kasu honetan Antiguokok. Hernani gaindituta, aukerarik gabe geratu zen garaipena lortzeko. Zazpigarren postuan dago Hernani, zortzitik, seigarren postutik zortzi puntura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!