Gastroenteritisa haur eta gurasoek, azken egunotan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 2a, 00:00

Gastroenteritisak jota, gaixo egon dira azken egunotan, bailarako haur eta guraso ugari. Eusko Jaurlaritzako osasun sailak azaldu duenez, Norobirusak eragindakoa da, eta nahiko haundia da kutsatzeko arriskua. 36 ordukoa da inkubatzeko batazbesteko denbora. Gaixotasuna izan duenak, berriz, sendatu denetik 2-3 egun igaro arte kutsatu dezake.  Horregatik, gurasoei eskatu diete, haurrak gastroenteritisa izan badu, sendatu denetik 48 ordu igaro arte ez eramatea haurtzaindegira edo eskolara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!