Barrenetxea IV eta Zubiri irabazi ezinda

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 1a, 00:00

Etxarri-Barrenetxeak eta Juanenea-Zubirik Sagardoaren Txapelketan hiru eta bi partidu galdu dituzte, hurrenez hurren.

Sagardoaren Txapelketa, Erremontari saioaren barruan, ez dute nahi bezala hasi Barrenetxea eta Zubirik. Etxarri eta Barrenetxea (Oialume Zar) hirugarren partidua galdu zuten pasa den astelehenean eta Juanenea eta Zubirik (Larre Gain) jokaturiko biak galdu dituzte. Astelehen honetan ez dute ez batak eta ez besteak jokatuko.

Pasa den saioan, Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuru bikoteek bigarren garaipena lortu zuten. Eguneko lehenengo partiduan Ansa eta Labaka jaun eta jabe izan ziren eta 17-30 garaitu zituzten Urriza eta Zaldua. Beraz, Setien sagardotegiak bigarren garaipena eskuratu zuen eta zortzi puntu pilatu ditu sailkapenean, bi partiduetan. Aldiz, Bereziartuak ez zuen punturik batu eta laurekin geratu da bi jardunalditan.

Saioko bigarren partidan Goikoetxea eta Aizpuruk lortu zituzten lau puntuak eta Etxarri eta Barrenetxeak hirugarren porrota jarraian jaso zuten, 27-30. Oraindik garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Oialume Zarreko bikoteak, baina txarrenean bost puntu batu dituzte atzoko biak gehitu eta gero. Garaileek, Gurutzetak, zortzi puntu dituzte bi partidetan.

Jaialdiko aurreneko partiduan Ansa eta Labaka Urriza eta Zaldua baino askoz hobeak izan ziren eta historia gutxiko norgehiagoka izan zen. Ansak partidu benetan ona egin zuen eta Urriza gainditu zuen hasieratik bukaeraraino.

Bigarren partidua berdinduagoa izan zen, nahiz eta Goikoetxea V eta Aizpuru III.ak agindu. Etxarri eta Barrenetxea hurbildu ziren bi tantora, baina ez zuten lortu norgehiagoka berdintzea. Etzi, Ansa eta Labaka, Segurola eta Larrañagaren aurka ariko dira eta Urriza eta Zaldua, Goikoetxea eta Aizpururen aurka.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!