Txirrindularitzan hiru zita garrantzitsu daude asteburuan Gipuzkoan. Afizionatuek tradizio haundiko Santikutz eta Urrakiko lasterketak dituzte gaur eta bihar. Legazpiko Santikutz saria Espainiako Koparako puntuagarria da. Biak goizean izango dira. Igande arratsaldean, 16:30etan, juniorren txanda izango da Zegaman Elkartu Nahi Sarian.