Irazustabarrena eta Arrillaga Bizkaia Paleta Txapelketako finalean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 1a, 00:00

ETBn eskainiko da finala eta 12:00etan hasiko da jaialdia. Aurkariak Galdos eta Mendizabal izango dira jaialdiko bigarren partiduan.

Emakumezkoen Larruzko Pilotako IIIgarren Bizkaia Paleta Txapelketako finala jokatuko dute bihar Amaia Irazustabarrena hernaniarrak eta Miriam Arrillagak. Jaialdia 12:00etan hasiko da eta bigarren partidua izango da Irazustabarrena eta Arrillagak, Leire Galdos eta Maider Mendizabalen aurka jokatuko dutena. ETBn zuzenean eskainiko da finala.

Final estua espero da lau palista haundien artean. Hirugarren edizioa bete du txapelketak eta aurten ere maila altua ikusi da. Aurreko urtean Irazustabarrena hernaniarrak txapela lortu zuen eta aurten Miriam Arrillaga aiarrarekin nahi du lortu beste txapela bat.

 

Banakako 7 barruko mutilen txapelketa hasiko da

Banakako gomazko paletako lehia, zazpi koadroaren barruan, lehendabiziko aldiz jokatuko da Gipuzkoa mailan eta asteburu honetan hasiko da txapelketa hau. Nagusietan, lehenengo eta bigarren mailan jokatuko da. Ligaxka izango dute aurreneko fasean eta ekainaren 20ko astebururako aurreikusten dira finalak. Hernanik Arandia izango du ordezkari, bigarren mailan, eta aurreneko partidua gaur jokatuko du Urnietan, Belokiren aurka.

Nesken paleta gomazko bi partidu ere jokatuko dituzte jubenilek bat Astigarragan, Mundarroko bikoteak eta bestea kiroldegian, Hernaniko bikoteak.  Partidu horiek bihar 10:30etan eta 11:00etan hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!