Mundarroko neskek hiru puntugatik irabazi zuten Añorgaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Hernaniko jubenilek erraz galdu zuten.

40-43 lortu zuten garaipena eta Hernani eta Mundarroko jubenilek erraz
galdu zuten.

Saskibaloian hiru partidu jokatu dituzte bailarako bi klubek. Mundarroko neskek lortu zuten, ostiralean, garaipen bakarra. Lan ona egin eta gero 40-43 nagusitu ziren partidu lehiatu batean. Multzoko bost taldeek maila oso parekatua dute eta hori norgehiagoka guztietan nabaritzen da, baita sailkapenean ere.

Mundarrok lau partidu jokatu ditu eta bi garaipen eta bi porrot ditu eta oraingoz bigarren dago sailkatua. Hala ere multzoko beste lau taldeek hiruna partidu jokatu dituzte. 

Astigarragako mutil seniorrek Internacionalen kontra jokatu behar zuten baina larunbatean argitaratu bezala, atzeratu egin zen partidua.

Gauzak ez ziren ongi irten jubenil mailan. Hernaniko eta Mundarroko gazteek bi partiduak erraz galdu zituzten Donostiako bi aurkariren kontra. Mundarrok Monsen jokatu zuen  Easoren aurka eta hauek 64-29ko markagailuarekin nagusitu ziren. 35 puntuko aldea haundia da.

Hernanik etxean ere porrot gogorra jaso zuen Atlético San Sebastianen aurka. Donostiarrak jaun eta jabe izan ziren kiroldegiko bigarren pistan eta 27-79 irabazi zuten.

Denboraldia ez da erraza izaten ari bi taldeentzat. Multzo berdinean daude eta Hernani azken postuan dago sailkapenean bere lau partiduak galdu eta gero. Mundarrok garaipen bat du, hau gainera Hernaniren aurka lortu zuena. Astigartarrak bosgarren dira sailkapenean, hernaniarrak baino bi postu aurretik.

Bosgarren jardunaldia hemendik bi astetara jokatuko da eta atsedena egongo da asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!