Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan egitea gomendatu dute Beterri-Buruntzako Udalek. «Hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu», azaldu dute.
Horren bueltan, ikasketak D ereduan egitearen hainbat abantaila zerrendatu dituzte: «ikasketak euskeraz jarraitzeko aukera duzu; prestakuntza osatuagoa jasoko duzu; herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egiteko gaitasuna izango duzu; ikasketak euskeraz eginez gero, euskeraren jakite-mailaren baliokidetzak ziurtatuko dituzu, azterketarik egin gabe (erdi mailako zikloetan, B-1; goi-mailakoetan, B-2)».
Aipatutakoaren harira, euskeraz ikasteko aukerak ezagutzeko eta informazioa jasotzeko, bi webgune hauetan egin daitezke kontsultak: www.ikaslan.eus eta www.hetel.org.