Hernani eta Astigarragako talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 24a, 00:00

Aurreko astean garaipen erraza lortu ondoren, hortzak estutu beharko dituzte.

Ohorezko Erregional mailan, Hernanik Zarautz arerio zuzenaren aurka itxiko du aurreneko fasea, gaur, 16:30etan Astin. 

Asteburu garrantzitsua dute aurretik Mundarrok eta Hernanik taldeek. Hasteko, Ohorezko Erregional mailako taldeak lehenengo faseko azken partidua jokatuko du gaur, arerio zuzen baten kontra. Astin, 16:30etatik aurrera, Zarautzen aurka neurtuko ditu indarrak, eta bi taldeak bi punturen aldearekin daude sailkapenean. 

Hernani bigarrena da sailkapenean, 17 punturekin, eta Zarautz hirugarrena, 15 punturekin. Igoera fasera sailkatzen diren taldeak, beraien arteko partiduetan lortutako puntuekin pasako dira, eta horregatik dira puntuak hain garrantzitsuak. Gainera etxekoek ez daukate ziurtatuta sailkapena oraindik. 
Hernaniko Euskal Ligako taldeak eta jubenil nazionaleko taldeak ere etxetik kanpo jokatuko dute. Hernaniko jubenilak San Vicente zelaian ariko dira gaur, 16:30etatik aurrera, Barakaldoren kontra. Pasa den asteko lehenengo garaipenari jarraipena eman nahi diote. Barakaldok bederatzi puntu gehiago ditu partidu bat gehiago jokatuta.  

Euskal Ligako taldeak bihar jokatuko du, eguerdiko 11:30etan, Karla Lekuona zelaian, Oiar­tzun-Intxaurdiren aurka. Hernaniarrak hirugarren dira sailkapene­an, eta oiartzuarrak laugarren, jaitsiera ekiditeko multzoan.

Mundarro Berion gaur, eta Hernani-Urnieta bihar Zubipen, Preferente mailan

Preferente mailan ere, Mundarrok etxetik kanpo jokatuko du gaur, 15:30etan. Santo Tomas Lizeoaren aurka ariko da Berion. Astigartarrak bosgarren daude sailkapenean, sei punturekin; eta donostiarrak seigarren, bi punturekin. Zubipen jokatuko duena Hernani izango da. Urnietaren aurka ariko da bihar, 16:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!