Ate irekiak kiroldegian igandeetan ekainera arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 24a, 00:00

Hernaniko taldeak antolatu ditu, 11-14 urte bitarteko neska eta mutilentzat, eta 09:30etan hasiko dira saioak, igandero. 

Hernaniko saskibaloi taldea ate irekiak antolatzen ari da igandero, kiroldegian. Ekainera bitarte iraungo du, eta 09:30etan elkartuko dira. 11-14 urte bitarteko
neska eta mutilentzako dago zuzendua, eta gehienez ordu t'erdi iraungo du saioak. Izena emateko 688 688 138 edo 688 608 095 telefono zenbakietara deitu behar da, edo WhatsAppera idatzi. Ondorengo helbide elektronikoan ere eman daiteke izena: hernanisaskibaloia1990@gmail com.

Asteburuko partiduei dagokienez, Internacional eta Mundarroren artean jokatu behar zena atzeratu egin da. Hernani eta Mundarroko mutil juniorrek
gaur eta bihar jokatuko dute. Hernanik Atléticoren aurka, gaur 16:00etan kiroldegian; eta astigartarrek bihar, 10:00etan Monsen, Easoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!