Hori al da munduan egoteko era politizatu eta beharrak adierazteko modu bat?
Gure hurbileko pertsonak zaurgarri ikustean sufritu egiten dugu. Hala ere, laguntzen al diegu haien buruarekin bizitzen eta onartzen? Ez gara gai gaixotasunari eusteko eta edukiko ez balute bezala jokatzea nahi dugu.
Komunikabideek, haien aldetik, iritzia sortzeko duten boterea erabiltzen dute. Pelikulek, esaterako, buruko gaixo bortitz eta zentzugabearen irudia proiektatzen dute. Estigmaz hitz egiten dugu etengabe, baina zer ondoriotara heltzen gara? Gizarte-irudikapenak sinesmen partekatu eta memoria kolektiboari forma ematen dioten balio gisa zirkulatzen duten produktu historikoak dira, konturatu ere egin gabe irudi eta iritzien fluxuaren bidez eragiten digutela.
Pertsona «eroen» eguneroko bizitzara hurbilduz gaixotasunen karga ezkutua arintzen lagun dezakegu. Elkarteek beraien diskurtsoa egokitu beharko lukete hauen benetako beharretara iristeko.
Espazio Lunarra
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
