Beasainen eta Lazkaon, zita garrantzitsuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 24a, 00:00

Igartza Saria jokatuko dute bihar, Beasainen, nesken hainbat kategoriatan. Afizionatu mailako mutilek, Lazkaoko Proba gaur.

Indartsu dator asteburua, bailarako txirrindularientzat, Gipuzkoako errepideetan. Izan ere, bi zita garrantzitsu jokatuko dira, Beasainen eta Lazkaon.
Beasainen, Igartza Saria jokatuko da bihar goizean, eta nesken hainbat kategoriatako lasterketak izango dira, 09:00etan hasita: elitekoak, masterrak, 23 urtez azpikoak, juniorrak eta kadeteak. Espainiako Koparako puntuagarria izango da lasterketa, eta maila haundiko txirrindulariak ariko dira bertan. Juniorren proban hartuko du parte Naya Mangas hernaniarrak.

Afizionatu mailako mutilek, berriz, Lazkaoko Proba izango dute jokoan, gaur bertan, goizeko 09:30etan hasita. Abiatzen Torneorako izango da puntuagarria lasterketa.

Eta kadete mailakoek, azkenik, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute bihar. Araban izango da hori, Errespalditzan, goizeko 09:30etan hasita.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!