Iker Salaberriak irabazi beharra du

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 23a, 00:00

Aurreko astean Zabala eta Tolosaren aurka 22-21 galdu eta gero Iker Salaberria goizuetarrak eta Oier Etxebarriak osatzen duten bikoteak gaur irabazi beharra du, Promozioko finala jokatu nahi baldin badute. Elordi eta Garmendiaren aurka neurtuko dira Zaldibarreko frontoian, 22:00etan hasiko den jaialdian. Bestetik, gaur Hodei Expositok Gipuzkoako Lau t'erdiko finalaurdenak jokatuko ditu Txomiñenen, 19:00etan. Lapkeko Larrañagaren aurka. Eñaut Lizeagak finalerdia jokatuko du, gaur Azkoitian, jubeniletan, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!