Ikama ikasle antolakundeak mobilizazio eguna antolatu du gaur, «koronabirusak hezkuntzan sortutako egoera salatzeko». Izan ere, diote, ikasleak «nazkatuta, amorratuta eta haserre» daudela, ikasturtea inoizko zailena izan delako. Hori guztia salatzeko, hainbat mobilizazio egingo dituzte. Horietako bat Hernanin izango da, 12:00etan, Gudarien plazan.