Aranoko eta Goizuetako hainbat biztanlek txertoa jarri dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00
Leitzako kiroldegian jarri zuten txertoa jasotzeko hitzordua.

Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako herritarrak aintzat hartuta, denera 1.000 biztanle txertatu dituzte.

Dagoeneko hartu dute koronabirusaren kontrako txertoaren bigarren dosia Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan bizi diren 80 urtetik gorako herritarrek.  Hain justu, martxoaren 23an hartu zuten lehen dosia adin tarte horretako 258 lagunek. 60 urtetik gorako herritarrek, berriz, herenegun hartu zuten lehenengo dosia. Kasu horretan, argitaratutako datuen arabera, 300 lagunek izan zuten txertatzeko aukera. 

Bestalde, txertatzeko hitzordua Nafarroako Gobernuak eman die herritarrei, bakoitzari egindako dei baten bidez.

1.000 pertsona txertatuta
Leitzako Udalak jakitera eman duenez, hereneguneko datuak kontutan hartuta, lau herrien artean 1.000 pertsona inguru dira jada txertoaren lehenengo dosia, gutxienez, hartu dutenak. 

Datu horiei erreparatuta, Aranoko, Goizuetako, Aresoko eta Leitzako biztanle guztien %25ak hartu du dagoeneko Covidaren kontrako txertoa. Aipatu moduan, batzuek oraindik dosi bakarra jarri dute; eta beste batzuek, berriz, bi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!