Haurrentzat zein helduentzat zinea Biterin eta Erriberan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Astebururo moduan, honetan ere zinea izango da Biterin eta Erriberan. Haurrentzat Los lunnis filma proiektatuko dute gaur eta bihar, Biterin, arratsaldeko 16:00etan. Helduentzat, berriz, Mikel Zabalzaren hilketari buruzko Non dago Mikel? filma izango da gaur eta bihar 19:00etan eta etzi, berriz, 16:30etan. Astigarragan, etxeko txikientzat Bihurriak pelikula izango da gaur, 17:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!