Eskulan tailerra eta hitzaldia, AEKk

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Datorren astelehenerako  hitzaldia antolatu dute eta hilaren 20rako eta 27rako, berriz, eskulan tailerra. 

Datozen egunetarako hainbat egiteko antolatu ditu Hernanialdeko AEKk. Astelehenean, hilaren 19an, Zubietako erraustegiak gure osasunean eta bizimoduan sor ditzakeen ondorioei buruzko hitzaldia izango da Biterin. GuraSOS elkarteak gidatuko du saioa, eta hiru ordutegi izango dira aukeran: 09:30etatik 11:30etara, 14:30etatik 16:30etara, edo, bestela, 18:00etatik 20:00etara. Zilegi Eskola egitasmoaren baitan antolatutako dinamika da eta parte hartzea doakoa da. 

Horrez gain, eskulan tailerra ere egingo dute datorren astean hasita. Bi saio egingo dituzte, hilaren 20an eta 27an, arratsaldeko 19:00etan. AEKren lokalean izango da (Nabarra Oñatz kalea). Kasu honetan, Naroa Najerak gidatuko du tailerra, eta buztinezko eskulanak egingo dituzte. 

Egitasmo honetarako parte hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu. 

Eskulanen tailerrean izena emateko bidea hauxe da: zilegieskola@aek.eus helbidea idatzita edo Erriberara bertaratuta.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!