Mundarroren eta Hernaniren arteko derbia gaur, mutil jubeniletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00
Hernaniko mutil jubenilak, aurreko partidu batean.

Astigarragako kiroldegian jokatuko dute, 16:00etan. Hernaniko seniorrak Donostian ariko dira.

Konpromiso gutxirekin dator asteburua, bailarako saskibaloi taldeentzat; baina partidu erakargarria jokatuko dute gaur, Astigarragan: Mun­darro eta Her­nani ariko dira elkarren kon­tra, mutil jubeniletan. Arratsaldeko 16:00etan izango da, kiroldegian. Hasiera konplikatua izan dute bi taldeek ligan, eta jokatutako bi partiduak galdu dituzte. Beraz, estreinako garaipena lortzeko gogotsu iritsiko dira biak, derbira.

Gainerako kategorietan, berriz, atseden hartzeko asteburua zeukaten bailarako taldeek, baina bere partidua aurreratu dute Hernaniko mutil seniorrek, eta gaur jokatuko dute Gipuzkoako lehenengo mailakoa. Donostian ariko dira, Santo Tomas Lizeoaren kontra, eguerdiko 12:00etan hasita. Partidu zaila izango dute hernaniarrek, orain arte jokatutako bi par­tiduak irabazi baititu talde donostiarrak. Baina aurreneko garaipenaren bila joango dira, edonola ere.

Mundarroko neska zein mu­til seniorren taldeek, aldiz, ez dute partidurik izango, asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!