Bueltan da, berriz ere, Bota bertsoa! Bertso paperen lehiaketa txikia. Doberaren egitasmoa da, eta ohi moduan, parte hartzaileek nahi duten doinuan
eta neurrian egin ditzakete bertsoak.
Parte hartzeko epemuga, apirilak 30
Aipatu moduan, apirilaren 30a da parte hartzeko azkeneko eguna. Aurtengo gaia Ze ederra izango den itzulera… da, eta bertsoak idatziz edo bideoz jaso
eta dobera@dobera.eus helbidera bidali beharko dira. Horrez gain, urtero bezalaxe, Hernani, Astigarraga eta Urnietako sagardotegiek emandako
hainbat sari banatuko dira irabazleen artean