Nafarroako Mendialdeko baserritar agroekologikoen elkartea sortu dute, Goizueta eta Arano barne izanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00
Martxoaren 28an egin zuten elkartearen batzar eratzailea. Argazkia: Bizibaratzea

Bi urteko prozesu luze baten ondoren, martxoaren 28an egin zuten Nafarroako mendialdeko baserritar agroekologikoen elkartearen batzar eratzailea, eta elkarteko kide dira, bai Goizueta eta baita Arano ere. 

Nafarroako Mendialdeko baserritar agroekologikoen elkartea jaio da, Habelarte du izena eta bertan daude Arano eta Goizueta. 

Bi urteko prozesu luzearen ondoren, martxoaren 28an bildu ziren Nafarroako mendialdeko baserritar agroekologikoen elkartearen batzar eraikitzailea. Eta bertan, hamar udalerrietako baserritarrak deitu dira parte hartzera, honakoak hain justu: Arano, Goizueta, Areso, Leitza, Lekunberri, Larraun, Araitz-Betelu, Imotz eta Atezkoak. Lehen sektoreak eta baserritar txikiek egunerokoan dituzten arazoei elkartuta eta saretuta erantzutea dute asmoa eta elikadura burujabetzaren eta iraunkortasunaren bidean kokatzen dute haien jarduna.

Elkartea, errotik
Leitzako eta Aresoko beserritarrengandik abiatu zen duela hiru urte elkartea sortzeko ekimena, baina eskualde zabalagoko ekoizleak biltzea egokiago iruditu zitzaien; «hasierako ideia Leitza eta Areso mailako zerbait egitea bazen ere, erabaki zen ekimena mendialde osora zabaltzea, besteak beste, zonalde osoan eredu horretan ari diren edo ari nahi duten baserritarrak antolatzen hasteko beharra ikusten zelako» aipatu dute. Gainera, baserritarrak izan dira elkartea sortzeko prozesuan buru-belarri aritu direnak. 

Elkarteko kideek, proiektu honen asmoak helarazi dituzte; «ekoizpen arloan, eraldaketa prozesuan, komertzializazioan, promozioan eta kontsumitzaileekiko eta administrazioarekiko harremanetan eragitea du asmo elkarte jaio berriak, eta haien irizpideetan oinarritutako marka sortzea dute aurrera begirako lan ildoetako bat.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!