'Non dago Mikel?', gaur zortzi Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Udaletxeko Ganbaran eskainiko da 19:00etan apirilaren 17an eta sarrerak 5 eurotan erosi daitezke dagoeneko Estankoan. 

Non dago Mikel? dokumentala ikusteko aukera izanen dute goizuetarrek, gaur zortzi, apirilaren 17an udaletxeko Ganbaran, arratsaldeko 19:00etan. Amaia Merino eta Migel Angel Llama Pitu egileak ere bertan izanen dira. Sarrerak atzo jarri ziren salgai Estankoan 5 eurotan


1985 urtean Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel Zabalza donostiarra desagertu egin zen. Eta bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat aditu zen gero eta ozenago: Non dago Mikel?. Bere hilketari buruzko dokumentala da.


Maiatzean, berriz, Aritz Ganboa artzain ezagunaren Bideak dokumentala izango da ikusgai Goizuetan bertan. Lan honen xehetasunak aurrerago argituko dituzte.

Astigarragan 'Non dago Mikel?', apirilaren 25ean
Astigarragan ere eskainiko da Non dago Mikel? dokumentala apirilean. Hori bai, zortzi egun beranduago izango da. Erribera kulturgunean, apirilaren 25ean egongo da ikusgai 19:00etatik aurrera. 


Dokumentala euskeraz dago egina eta azpitituluak daude gazteleraz.  12 urtetik gorakoentzat da gomendatua eta Astigarragan sarrerak lau euroan jarriko dituzte salgai. 


Estreinaldiaren aste berean, Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zutela frogatzen duen grabazio bat zabaldu zuen 'Público'-k. 


Non dago Mikel? dokumentalerako lanetan topatu zuten audioa, entzun gabe zegoen. Audioan, gainera, Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainak dio atxilotu bat ia hil arte torturatu zutela, 18 lagun zeuden atxilotuta sarekada hartan.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!