Hernaniko jubenilek Amorebietaren kontra gaur Zubipen jokatu behar zuten partidua atzeratu egin da

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Hernanik Beasainen aurka galdu zuen Zubipen, etxeko azken partiduan.

Euskal Ligako eta Ohorezko Erregionaleko taldeek atsedena dute. Gaur Preferente mailan, Mundarrok Axular hartuko du Zarkumendegin eta Hernani Billabonaren aurka ariko da Zubipen.

Pazko aste honetan ez da futbolik faltako Hernanin eta Astigarragan. Hernaniko Euskal Ligako neskek eta Ohorezko Erregional mailako mutilek ez dute jardunaldirik, baina beste hainbat taldek, ordea, bai. Hernaniko Jubenil Maila Nazionaleko taldeak partidu garrantzitsua zuen aurrean Zubipen Amorebietaren aurka, baina COVID-19aren erruz atzeratu egin behar izan da. Oraindik ez da erabaki noiz jokatuko den partidua. 


Lurralde mailako txapelketetan Ohorezko Erregionaleko taldeek ez, baina Preferente mailako taldeek jardunaldia izango dute asteburuan. Zarkumendegin Mundarrok Axularren aurka jokatuko du gaur, 15:30etan, eta Hernanik, Zubipen, Billabona izango du aurrez aurre gaur ere bai, 17:00etatik aurrera.


Laugarren jardunaldiko partiduak dira eta astigartarrak bigarren multzoan daude; hernaniarrak, aldiz, hirugarrengoan. Biak laugarren daude sailkatuak, sei taldeko multzoan, baina Mundarrok liderraren puntu berdinak ditu: sei. Hernanik lau ditu, liderrarengandik bost puntura. Lurralde mailako jubenilek eta kadeteek ere partiduak dituzte.

Jubenilak kinka larria daude  eta arerio zuzena da Amorebieta
Jubeniletan, bertan behera geratu den partiduan, azken postutik irteteko aukera paregabea dute hernaniarrek. Nahiz eta taldea oso serio dabilen lanean, emaitzek ez dute lagundu. Orain arte  10 partidu jokatu dituzte eta oraindik ez dute garaipena ezagutzen. Lau partidu berdinduta eta sei galduta, azkenak daude kokatuta sailkapenean lau punturekin. Bederatzigarren postua, azkenaurrena, bi puntura dute eta postu horretan dago Amorebieta.

 

Beti Gazteren kontra galdu egin zuen Hernanik, 2-1, Ostegun Santuan

Ostegun Santuan Beti Gazte eta Hernanik atzeratutako partidua jokatu zuten Lesakan. Bi taldeak aurreneko eta bigarren postuan zeuden, 14 punturekin berdinduta. Hernanik 2-1 galdu zuen talde nafarraren aurka eta zazpi partidu jokatu eta gero bigarren daude, Beti Gazterengandik hiru puntura. Atzetik, Zarautz dago hirugarren postuan, 12 punturekin.

Hernanik ongi hasi zuen partidua eta jokaldi ikusgarri batekin aurreratu zen 0-1. Bigarren zatian eman zion buelta markagailuari etxeko taldeak. Beti Gaztek, berriz, 2-1ekoa lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!